Arabako Txakolin berria aurkeztuko dute bihar Gasteizko Abastos plazan

Actualizado: viernes, 25 marzo 2011 10:14

GASTEIZ, 25 Mar. (EUROPA PRESS) -

Arabako Txakolinaren uzta berria prest dago jendaurrean aurkezteko. Ohiko tratamendua jaso eta gero, 2010eko urrian jasotako mahatsak botilan sartuak daude eta dastapenerako gertu, eta Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak (JDKA) bihar aurkeztuko du 2010eko Txakolin Berria, eguerdiko 12:00etan, Gasteizko Abastos Plazan.

Lurraldeko pertsona ospetsu eta gizarte-eragile ugarik hartuko dute parte aurkezpen ekitaldian. Bertan egongo dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuorde Jose Luis Anda Fernandez eta Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza diputatu Estefania Beltran de Heredia. Jardunaldian urteko produkzioak jasotako kalifikazioa emango dute jakitera JDKA-ko arduradunek, behin JDak dastatze ofiziala egin eta gero.

Jose Antonio Merino Jatorrizko Deiturako Kontseilu Arautzailearen gerentearen hitzetan, "txakolinaren mahats-bilketaren produkzio datuek 443.115,50 kilogramoko erabatekoa ematen dute, hau da, Jatorrizko Deiturako historian errekorra suposatu zuen 2009ko kanpainan (386.541,29) baino %15 gehiago. Klimatologikoki eta osasun ikuspuntutik, urte ona izan da eta hori 2009an landatutako hektareak ez direla kontuan hartzen, 2011an hasiko direlako ematen".

Zazpi upategi ditu martxan Arabako Txakolina Jatorrizko Deiturak 2011an: Arabako Txakolina "Xarmant", Beldui Upategia "Beldui", Garate Txakolin "Garate", Okondo Txakolina "Señorío de Astobiza", Txakoli landa-turismoa "Mahatxuri", Arzabro Txakolina "Ametza" eta Artomañako Txakolina "Eukeni".

Aurten Arabako Txakolinaren JDak bere historiako uztarik handiena erregistratu du 443.115,50 mahats kilogramoren bilketarekin, hau da, pasa den kanpainan baino 70.000 botila gehiago jarriko dira merkatuan eta hori iaz 336.500 atera zirela.

KALITATE "BIKAINA"

Gainera, upategietan jasotako mahatsaren kalitatea "bikaina" izan da, inausketa ohi baino beranduago hasi zelako negu gogorrak ekarri zituen elurte eta euri ugariengatik, eta baita loraldian zenbait arazo sortu zirelako udaberriko euriteengatik. Hau dela eta, barietate goiztiarren zenbait mordo galdu ziren, baina Arabako txakolinaren mahasti gehienak "mugitze" izenarekin ezagutzen den arazoari ondo egin zion aurre JD-ko barietate nagusien loraldia pixkat atzeratua zetorrelako eta mahasti nagusiek ez zutelako minik hartu (garrantzitsuenetariko batzuek arazo honi bai egin behar izan zioten aurre).

Azken epean ur gabeziak sortutako estresa gogorra izan arren, ekoizleek upategietan aurkeztu zuten mahatsaren kalitatea oso ona izan zen. "Hau dela eta, aurten, urte aparta espero dute Arabako txakolinarentzat kopuru eta kalitateari dagokionez", adierazi dute arduradunek.

Txakolin berriaren kortxo-ateratze ekitaldia Gasteizko Abastos Plaza merkataritza-guneko bigarren solairuan ospatuko da eta ekitaldiak aitabitxi bikaina izango du aurten ere: Patxi Eceiza sukaldaria.

Patxi Eceiza Gasteizko Zaldiaran jatetxeko sukaldariburua da, 2004tik Michelin izar baten jabea. Munduko sukalkin garrantzitsuenekin lan egin duen sukaldariburua ekitaldi honen aitabitxi bezala hautatua izan da bere etengabeko berrikuntzengatik, Arabako produktuekin egindako plater txundigarriengatik eta Arabako ekoizle eta egileen lanaren alde etengabe egiten Gasteiz eta Araba munduko gastronomia maila gorenean kokatzeagatik.

Gasteizko Abastos Plaza merkataritza-gunean ospatutako ekitaldia eta gero, Alava Incoming jatetxeetan burutuko diren promozioak jarriko dira martxan apirilaren amaierarte Arabako Txakolinaren ardo berriez gozatzeko aukera izateko.

2010eko txakolinarekin egindako platerak eta txakolin bera zerbitzatuko den promozio honetan, hurrengo jatetxeek hartuko dute parte: Erausquyn Ostatua, Olarizu Jatetxea, Erpidea Jatetxea, Cube Jatetxea, Arkupe Jatetxea, El Portalón Jatetxea eta Matxete Jatetxea.