Aragoieraren ikertzaileek Euskaltzaindia bisitatu dute

Benitez (ezkerrean) eta Latas, Euskaltzaindiaren egoitzan
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: jueves, 24 abril 2014 16:30

BILBO, 24 Abr. (EUROPA PRESS) -

Oscar Latas Consello d'a Fabla Aragonesa elkarteko kidea eta Maria Pilar Benitez Zaragozako Unibertsitateko irakaslea Euskal Herrian izan dira egunotan, eta Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu dute. Apirilaren 22an izan ziren Akademian, eta Pruden Gartzia eta Josune Olabarria Azkue Bibliotekako lankideen eskutik egin zuten bisita, Euskaltzaindiak gaur jakinarazi duenez.

Idazle, hizkuntzalari eta ikertzaile ezagunak dira Oscar Latas eta Maria Pilar Benitez, eta aragoieraren azterketa sakona egin dute. Latasek argitaratutako lanen artean, honako hauek daude: "Misión lingüística en el Alto Aragón de Jean-Joseph Saroïhandy" (2005), "Clases de aragonés en a Unibersidá de Barzelona: Odón Apraiz, 1933" (2000), "Repui d'un atro bocabulario aragonés d'o sieglo XIX: Moner y Siscar" (2002), "R. Mª Azkue e l'aragonés en 1930: literatura popular chesa e o bocabulario ansotano d'Aznárez" (2004) edo "Os bocables recullitos por J. Saroïhandy en Zanui" (2005). 'Fuellas', 'Luenga e Fablas' eta 'Rolde' aldizkarietan artikulu ugari eman du argitara.

Benitezek idatzitakoen artean, aldiz, hauek aipa daitezke: "El Valle de Ansó: un ejemplo de interrelación de los medios físico, socio-económico y lingüístico" (1996), "Chiquez apuntes sobre l'aragonés ansotano dende a soziolingüística" (2006), "Textos inéditos en ansotano de Juan Francisco Aznárez" (2008) eta "Nieus Luzía Dueso Lascorz: una vida de mujer ejemplar para el aragonés" (2010). Maria Moliner hizkuntzalariak egindako lanean aditua da.