Arantzako aterpeak 20 urte AEK-ko udako barnetegi gisa

AEK-ko ikasleak Arantzako aterpeko udako barnetegian
Foto: AEK
Actualizado: viernes, 8 mayo 2015 11:22

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Arantzako (Nafarroa) aterpeak 20 urte beteko ditu aurten AEK-ko udako barnetegi moduan funtzionatzen. Foruko (Bizkai) barnetegia udako eskaera guztiari erantzuteko nahikoa ez zelako jo zuen AEK-k Arantzara, "herriak berak eta aterpeak egun osoan euskaraz solasean aritzeko aukera paregabea eskaintzen dutelako", AEKren arduradunek adierazi dutenez.

   Halaber, Arantzako aterpeko arduraduna den Xabier Zugarramurdik gogorazi duenez, "1995ean hasi ginen lanean AEK-ko barnetegiekin, lau astekoak izaten zirenean". Harrezkero, esan du "ilusio handiz" saiatzen direla urtero 15 egunez bertan bizitzen diren ikasleak "etxean bezala" senti daitezen.

   Izan ere, "oso eskertuta" daude udako barnetegiek aterpeari eta herriari "bizitza handia" ematen dietelako, eta Arantza "jende berria ezagutzeko leku aproposa" bihurtzen dutelako. Gauza bera gertatuko da aurten ere, uztailean eta abuztuan izango baitira bertan AEK-ko barnetegietako ikasleak, "udan ere euskahalduntzeko asmoz".

   Dena den, udan ez ezik, azken urteotan Arantzako aterpeak maiatzean asteburu pare batez ere hartzen ditu ikasleak AEK-k antolatutako barnetegietan. Hain zuzen ere, ostiral honetan bertan hasiko da A2 eta B1 mailakoentzako asteburuko barnetegia, eta maiatzaren 22tik 24ra batuko dira, aldiz, B2 eta C1 mailakoak.