Arantzazuko Adiskideak elkarteak mendi-irteeren programa antolatu du apirilaren 10ean hasita

Actualizado: martes, 5 abril 2011 16:08

DONOSTIA, 5 Abr. (EUROPA PRESS) -

Arantzazuko Adiskideak elkarteak iaz abian jarritako mendi-irteeren programaren bigarren aldia hasiko da apirilaren 10ean. Egitasmoaren helburua, alde batetik, mendi-irteera hauetan parte hartu

nahi duten pertsona guztiei igande atseginak igarotzeko aukera eskaintzea da, eta bestetik, Arantzazuko ingurua hobeto ezagutzen laguntzea, Santutegitik ateratzen eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalean barneratzen diren sei ibilbideen bidez.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, helburu bikoitz horri begira, ibilbide guztiak pertsona guztientzat eskuragarri izatea aurreikusi da. Horrela, udaberrirako ibilaldiak 2011ko programaren barruan honakoak dira: apirilaren 10ean, "Larrez larre"; maiatzaren 15ean, "Orkatzategiko ibilaldia"; ekainaren 12an, "Biozkorniako ibilaldia".

Mendi-irteera hauetako lehena igande honetan izango da, apirilaren 11n, eta irteera 'Arantzazuko Santutegia' hoteleko kafetegian izango da. Aukeratu den ibilbidea "Larrez larre" bezala ezagutzen da. Txangoak hiru ordu iraungo du eta 300 metro igotzen dituen 8,5 kilometroko luzera du, "erraztzat" jotzen den ibilbidea izanik.