Arartekoaren hitzaldi batekin hasiko da EHUk eta Donostiako Udalak antolatutako Giza Eskubideen buruzko XV. Ikastaroa

Actualizado: martes, 11 octubre 2011 20:14

DONOSTIA, 11 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Donostiako Udalak antolatutako Giza Eskubideei buruzko XV. Ikastaroa hasiko da ostegunean, urriaren 13an, arratsaldeko 16:00etan, Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Iñigo Lamarka Arartekoak eskainiko duen "Merkatuak giza eskubideen kontra" inaugurazio-hitzaldiaren. Ondoren film bat proiektatuko da eta jardunaldia mahai-inguru batekin amaituko da.

EHUko iturriek adierazi dutenez, Donostiako Giza Eskubideen Ikastaroaren 15. edizioak "Ekonomia, gizarte eta kultura eskubideak eta globalizazioa" izango du mintzagai, eta horretarako, solasaldiak, filmak eta mahai-inguruak antolatu dira 2012ko apirilera arte.

Jardunaldiak arratsaldez izango dira eta gaiaren inguruko hainbat aditu bertaratuko dira. Datozen hilabeteetan zehar mintzagai izango dira, besteak beste, hezkuntza inklusiorako bidean, kultura anitzeko estatu baten eremuan, giza eskubideak eta Europar Batasuna edo globalizazioa eta ingurumenaren giza eskubidea.

Sarrera irekia da. Donostiako Udaleko Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza, Berdintasun eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuan ikastaroa egiteko bekak emango ditu.