Arrantza eta elikagaigintzako bost euskal enpresa, Bruselako Seafood Expo Global azokan

Euskal pabiloia Seafood Expo Global azokan
IREKIA
Actualizado: miércoles, 26 abril 2017 13:21

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

Arrantza eta itsas elikagaigintza sektoreko bost euskal enpresa Seafood Expo Global azokaren 25. edizioan partye hartzen ari, dira, Bruselako Parc des Expositions azoka eremuan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatuta. Azoka asteartean hasi zen eta ostegunean bukatuko da, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Horrela, Euskadiko pabiloian kokaturik daude arrain freskoan, izoztuan, plater prestatuetan, akuikulturan eta kontserbetan espezializaturiko enpresak. Jaurlaritzaren parte hartzea euskal elikagaigintza nazioarteko merkatuetan sustatzeko planaren barne dago.

Seafood Expo Global azoka erakusketa profesionala eta Europako arrantza azokarik garrantzitsuena da, "sektoreko profesionalentzako nahitaezko topaketa gunea". Euskadik 15 urte jarraian daramatza parte hartzen Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Jaurlaritzaren arabera, arrantza eta itsas elikagaigintza sustatzeko plan estrategikoak sektorean "dinamizazio esanguratsua" ekarri du, eta hobetze eta berrikuntzarako inbertsio handiak egin dira industrian. "Arrantzak pisu jakina du euskal ekonomian kostaldeko natura baliabidei esker. Euskal produktuak munduko merkatu nagusietan saltzen dira, eta euskal arrantza tradizionala ezaguna da itsas ekosistemarekiko errespetuagatik eta espezien iraunkortasunari laguntzeagatik", adierazi du.