Arrasate eta Mutrikutik Bilbora joateko autobus zerbitzu berriak martxan daude

Actualizado: lunes, 16 mayo 2011 19:12

DONOSTIA, 16 May. (EUROPA PRESS) -

Arrasate eta Mutriku herri gipuzkoarretako bizilagunek Bilborekin lotuko dituen autobus zerbitzu berriak dituzte gaurtik. A3923 linea, abiapuntua eta helmuga Elorrion zituena, Arrasatera iritsiko da, eta lehen Ondarroaraino iristen zen A3916 linea, berriz, Mutrikuraino iritsiko da. Bizkaibusek kudeatuko ditu bi ibilbide horiek.

Linea berriek sei bidaia egingo dituzte autobidetik Arrasate, Elorrio, Durango eta Bilbo artean, eta hiru bidaia Mutriku, Ondarroa, Markina, Ermua eta Bilbo artean, autobidetik ere.

Zehazki, Arrasatetik Bilborako zerbitzuak, 7:45, 8:45, 9:45, 13:45; 19:45 eta 20:45ean izango dira, eta Bilbotik Arrasatera berriz, 6:00, 7:00, 8:00, 12:00, 18:00 eta 19:00etan. Mutrikutik Bilbora, 6:25, 7:25 eta 13:25ean aterako dira autobusak, eta Bilbotik Mutrikura, 12:10, 19:10 eta 20:10ean.