Arriaga Antzokiak "Avenue Q" Broadwayko arrakasta handia aurkeztuko du abuztuaren 12tik irailaren 4ra bitartean

Actualizado: lunes, 27 junio 2011 18:16

BILBAO, 27 Jun. (EUROPA PRESS) -

Arriaga Antzokiak Broadway eta Lonresen arrakasta handia izan duen musikala, "Avenue Q", ekarriko du Aste Nagusian. Abuztuaren 12tik irailaren 4ra bitartean egongo da ikusgai publiko helduarengana zuzentzen den eta eszenatokian antzezleak eta panpinak biltzen dituen ikuskizun original hau Arriaga Antzokiko eszenatokian.

Salgai daude jada show ikusgarri hau ikusteko sarrerak, Arriaga Antzokiko txarteldegian, www.teatroarriaga.com webgunean, 944 310 310 telefonoan eta BBKren zerbitzu anitzeko kutxazainetan.

"Avenue Q" istorio dibertigarri eta lotsagabe bat da, musika gogoraerraza eta eszenografia ikusgarria dituena, horiexek baitira ekoizpen honen kalitate-ikurrak. "Avenue Q" "Barrio Sésamo"n inspiratzen da eta helduen gaiak, umore adeitsua eta zuzeneko hizkuntza uztartzen ditu.

Gure gizartearen gaurko gai batzuk ukitzen ditu ironikoki, hala nola arrazakeria, langabezia, homosexualitatea edo pornografia.

Nahiz eta 2003an estreinatu, oraindik ere "Avenue Q"k Broadwayn arrakasta izaten jarraitzen du.2004 urtean 3 Tony Sari eskuratu zituen: Musikalik Onena, Libretorik Onena eta Musikarik Onena. Orain, berriz, bere bira hasiko du, sasoi oso bat Madrilen eman ondoren: iragan maiatzera arte, 250 emanaldi eskaini ditu, guztira 80.000 ikusle ekarrita.

Espainiar egokitzapen paregabeak publikoaren eta kritikaren txalo beroak lortu ditu bere estreinalditik. Yllanak zuzenduta dago eta honek "Broadwayko auzo ezagunena eta Londres" ekarriko ditu Arriaga Antzokira bertako biztanle guztiekin.