Arriaga Antzokiak bisita gidatu eta antzeztuak eskainiko ditu berriz, datorren igandean hasita

Iaz egindako bisitetako bat
Foto: ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: jueves, 30 octubre 2014 13:02
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Arriaga Antzokiak bisita gidatu eta antzeztuak eskainiko ditu berriz, azaroan eta abenduan, aurreko ekitaldian izandako "arrakasta itzelaren" ondoren, sarrera guztiak agortu egin baitziren. Hasieran, 2013ko irailetik aurtengo otsaila arte antolatu ziren, baina publikoaren eskariaren ondorioz, ekainean zortzi bisita gehiago egin ziren, asteburu bitan banatuta, antzoki bilbotarreko arduradunek gogorarazi dutenez.

   Orain, datorren igandetik, azaroaren 2tik, abenduaren 20ra bitartean, Arriaga Antzokiak berriz ere bere ateak zabalduko dizkio jendeari antzokian bisita gidatu eta antzeztuak egiteko. Sarrerek bost euro balio dute persona nagusientzat eta bi euro umeentzat.

   Txantxa eta abesti artean, pertsonaia bereziak izango dira antzokia erakutsi eta bere historia kontatuko dutenak. Bisita bakoitzean, Gurutze Beitia (arrain saltzailea) eta Maribel Salas (sardina) antzezleak, Itziar de Unda (txarteldegikoa) sopranoa, Alberto Núñez (foyerreko lorontzia) tenor eta antzezlea eta Iñaki Maruri (pilotaria) antzezle eta piano jotzailea arituko dira, Enrique Viana tenore, zuzendari eta eszena sortzailearen eszena zuzendaritzapean. Natxo Monterorena da koreografia. "Guztien artean, ikuskizun bizi eta umoretsua sortu dute, bisita bakoitza gustagarri izan dadin", azaldu dute.

   Zehazki, bisitak hurrengo egunetan eskainiko dira azaroan: 2an, 9an, 16an (igandeak), 22an eta 29an (larunbatak). Hortaz, astero egun baten izango dira azaroan, baina jardunaldi bakoitzean birritan egingo dira, aurrenekoa 11:00etan eta hurrengoa 12:30ean. Abenduan, berriz, lehenengo bi asteburuetan larunbat zein igandetan izango da aukera (abenduak 6, 7, 13 eta 14), eta hauei abenduaren 8a gehitu behar zaio, astelehena izan arren jaieguna baita. Azken bisita abenduaren 2an izango da. Azaroan bezala, ordutegia mantenduko da: 11:00etan eta 12:30ean emateko.