Arrigorriagako Udalak (Bizkaia) Herritarren Arretarako Zerbitzua ezarriko du

Arrigorriagako udaletxe berriaren eta HAZen sarrera
ARRIGORRIAGAKO UDALA
Actualizado: martes, 25 enero 2011 13:25

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Arrigorriagako Udalak (Bizkaia) Herritarren Arretarako Zerbitzu (HAZ) berria ezarriko du udaletxe berria irekitzen denean, hau da, urtarrilaren 31n, eta lau pertsona arduratu dira zerbitzu berriz. Sail berriaren xedea Arrigorriagako herritarrei banan-banako arreta eskaintzea da.

"HAZ ezarrita, Udalak bere funtzionarioen errendimendua hobetu nahi du, zerbitzu arinagoa eskaini, arreta indibidualizatu eta herriko Administrazioaren eta Arrigorriagako herritarren arteko harremana erraztu", adierazi du Alberto Ruiz de Azua alkateak.

HAZ udaletxe berriaren beheko solairuan kokatuko da. "Horrela, erabiltzaileak ez dira batetik bestera ibiliko herriko erakundean, informazioa edo eskatzen duten zerbitzua emango dien norbaiten bila", esan du Ruiz de Azuak. Gainera, adierazi du prestazio berriak "denbora asko" aurreztuko diela erabiltzaileei, "oso denbora laburrean behar duten informazioa izango baitute eskura".

Helburu hori betetzeko, HAZen arituko diren langileek berariazko prestakuntza ikastaroak jaso dituzte, zeregin berriak bete ahal izateko. Era berean, langileen eta eskatzen dutenen zerbitzura dauden Izapideen Gidaliburuak sortu dira eta horietan gaur egun dauden izapide guztien edukiaren berri dago jasota; 116 izapide, 150 orrialdetan bilduta.

Prozedura bakoitzak erabiltzaileari interesatzen zaion kudeaketarako urratsei buruzko informazioa dakar, herritarrek denbora aurreztu dezaten, eta, aldi berean, zerbitzuen kalitatea neurtzeko balio dute.

Tresna "dinamiko eta malgu" berri hau lantzeko, bilera ugari egin dira, eta zenbait hilabeteko lana behar izan da. Halaber, "erabakiak hartzeko orduan herritarrei protagonismoa emateko udal filosofiaren espiritua erakusten du", adierazi du Arrigorriagako alkateak.