Arte Bizia Euskadiko Zuzeneko Arteen Plataforma aurkeztuko da asteartean

Actualizado: lunes, 5 marzo 2012 13:40
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Arte Bizkaia Euskadiko Zuzeneko Arteen Plataforma aurkezteko ekitaldiak izango dira astearte honetan, martxoaren 6an, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru hiruburuetan.

   Euskadiko zuzeneko arteen sektoreak ordezkatzen dituzten elkarteetako kideek osatzen dute Arte Bizia plataforma, hots, ADDE (dantza), EAB (aktoreak), Eskena (antzerti-enpresak) eta EUPREL (musika sustatzaileak) elkarteek. "Kulturaren sektoreen egoera larriaren ondorioz, elkarlanean jardutea erabaki dute", bere arduradunek adierazi dutenez.

   Horrela, astearte honetan plataforma berria aurkezteko prentsaurrekoak izango dira, goizeko 11:30ean hasita. Bilboko udaletxearen aurrealdeko harmailadian parte hartuko dute Amaia Ibañez Eskenako koordinatzaileak, Miriam Martin EABeko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Aitor Narbaiza EUPRELeko Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Helena Golab ADDEko Zuzendaritza Batzordeko kideak.

   Halaber, Donostiako udaletxearen aurrealdean (Alderdi Eder lorategia) izango dira Ana Pimenta Eskenako presidentea, Belen Cruz EABeko Antolakuntza idazkaria, Iosu Esnal EUPRELeko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Arantza Balentziaga ADDEko Zuzendaritza Batzordeko kidea.

   Azkenik, Gasteizko Posta Plazan egingo den ekitaldian parte hartuko dute Miguel Olmeda Eskenako Zuzendaritza Batzordeko kideak, Beatriz Martinez de Antoñana EABeko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Jabiertxo Andiarena EUPRELeko koodinatzaileak eta Gabriel Ocina ADDEko bazkideak.