Arte Erromanikoari buruzko III. Jardunaldia egingo da larunbatean EHUko Donostiako campusean

Actualizado: viernes, 2 marzo 2012 13:58
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 2 (EUROPA PRESS)

   Erromanikoaren Adiskideen Elkarteak Arte Erromanikoari buruzko III. Jardunaldia egingo du larunbat honentan, martxoaren 3an, 9:30etik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Donostiako campuseko Ignacio Maria Barriola zentroaren entzunaretoan, campus donostiarraren Kultur Hedakuntzaren laguntzarekin.

   Jardunaldian zehar, ikonografia erromanikoa eta honek erreforma gregorianoan izan zuen eragina, margogintza erromanikoa eta kataluniar erromanikoak elizatik museorako sakabanatzea izango dira eztabaidagaiak.

   EHUko iturriek jakinarazi dutenez, Erromanikoaren Adiskideen Elkartea 2004. urtean sortu zen arte erromanikoa babesteko eta hedatzeko helburuarekin, baita honen inguruko ezagutza eta ikasketa zabaltzeko ere. Egun 800 kide baino biltzen ditu elkarteak.

   Jardunaldiko parte-hartzaileen artean daude Raphaël Guesuraga irakaslea (Saint Leu-la-forêt, Paris), Juan Jose Usabiaga irakaslea (EHU) eta Immaculada Lores i Otzet irakaslea (Lleidako Unibertsitatea).