Asko iraungo ez duen hobekuntza izango da bihar

Euskalmet agentziaren iragarpena abuztuaren 15erako
EUSKALMET
Actualizado: martes, 14 agosto 2018 12:52

DONOSTIA, 14 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Euskal Meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera, asko iraungo ez duen hobekuntza izango da bihar (hilak 15, asteazkena). Egunaren hasieran iparraldean zerua tarteka hodeitsu egongo da eta hegoaldeko zenbait lekutan lainoa agertuko da. Goizak aurrera egin ahala, ordea, ostarteak gailenduz joango dira denean eta arratsaldean, giroa eguzkitsua eta atsegina izango da. Tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora, 25-30 ºC artean geldituko dira. Haize ahul eta aldakor ibiliko da; eguerdi partean ipar-ekialdetik geratu eta arratsaldean bizi ibiliko da.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin; arratsaldean iparraldetik finkatuko da 3ko indarrarekin. Itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin egunaren lehenengo partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu goizean; egunean zehar jaisten joango da, egunaren azken orduetan 1 m ingurukoak altxatu arte.