Aste Santuan EAEn tenperatura altuak eta prezipitazio eskasak izango direla nagusi baieztatu du Euskalmetek

Actualizado: lunes, 18 abril 2011 16:54

BILBO, 18 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziak baieztatu du hego-haizea, ostarte handiak, tenperatura altuak eta prezipitazio eskasak izango direla nagusi Aste Santuan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Hala ere, ezegonkortasun handiagoko egun hodeitsuak ere izango dira eta ekaitz-zaparradaren bat egon daiteke.

Euskalmeten arabera, litekeena da Aste Santu osoan egingo duen eguraldia Iberiar penintsularen mendebaldean kokatuko diren behe-presioek zehaztea. Horrek, hego-haizea sartzea ahalbidetuko du eta tenperaturek gora egingo dute. Nolanahi ere, egun batzuetan egoera ezegonkortu eta eguraldiak txarrera egin dezake apur bat, batez ere hegoaldean eta EAEko barnealdean.

Horrela, apirilaren 18an eta 20an, eguraldi nahasia izan daiteke Penintsularen hego-mendebaldeko behe-presioen ondorioz. Egun horietan ostarteak izango dira eta ekaitz trumoitsuren ere bota lezake baina aldi berean, eguzki une ugari espero dira batez ere isurialdean.

Tenperaturak altuak izango dira, eta 25 gradu (edo graduren bat gehiago) izango dira kostaldean eta 20 graduko muga gaindituko da barnealdean.

Apirilaren 21a egonkorragoa izan daiteke, hodei-tarteren batekin; bitartean, apirilaren 22an ekaitzak egoteko aukerak igoko dira. Apirilaren 23tik 25era mendebaldeko depresioa Iberiar penintsulan sartuko da, eta beraz, ezegonkortasunak jarraituko du edo igo egin daiteke; azken datu hau baieztatzeke dago, depresioaren desplazamenduak eragin desberdinak ekarri ahal dituen hainbat ibilbide aurkezten dituelako. Tenperaturak balio altuetan mantenduko dira eta, beharbada, pixka bat igo daitezke amaiera aldean.

EGUNEROKO IRAGARPENA

Apirilaren 21ean, hodei-tarteak, erdi eta goi mailako hodeiak izango dira nagusi, eta bero-hodeiren bat osa daiteke arratsaldean. Hegoaldeko neurrizko haizea egongo da, bolada indartsuekin (mendi zonaldetan eta kostaldean oso indartsuak izan daitezke). Tenperatura maximoak 25 gradukoak izango dira kostaldean eta 20-25 gradu artean barnealdean. Tenperatura minimoak 15 gradutan kokatuko dira kostaldean eta 10 gradutan barnealdean.

Apirilaren 22an, zerua tarteka lainotuta agertuko da eta ekaitz-zaparradaren bat egoteko aukera dago, batez ere barnealdean. Hegoaldeko neurrizko haizea egongo da, bolada indartsuekin (mendi zonaldetan eta kostaldean oso indartsuak izan daitezke), batez ere egunaren lehen erdialdean zehar.

Tenperatura maximoak 20-25 gradukoak izango dira kostaldean eta 20 gradukoak barnealdean. Tenperatura minimoak 15-20 gradu artean kokatuko dira kostaldean eta 10-15 gradu artean barnealdean.

Apirilaren 23an, zerua tarteka lainotuta egongo da eta ekaitz-zaparradaren bat egoteko aukera dago, batez ere arratsaldean. Hegoaldeko haize ahul, aldakorra, izango da. Tenperatura maximoak 20-25 gradukoak izango dira kostaldean eta 20 gradukoak barnealdean. Tenperatura minimoak 15 gradutan kokatuko dira kostaldean eta 10 gradutan barnealdean.

Apirilaren 24an, seguruenik, hodei gutxi egongo da zeruan; arratsaldean, bero-hodeiak eta ekaitz-zaparrada ahulen bat ager daitezke. Hegoaldeko haizea, ahuletik neurrizkora. Tenperatura altuak mantenduko dira, 20-25 gradu inguruan, eta minimoetan ez da aldaketa handirik izango, eta 10-15 gradu ingurukoak izango dira.

Apirilaren 25ean, hodeitza aldakorra izango da eta ekaitz-zaparradak egon daitezke. Haizea aldakorra izango da, ahuletik neurrizkora. Tenperatura maximoak 20 gradutan kokatu ahal dira eta minimoak 10-15 gradutan.

Euskalmetek ohartarazi du iragarpenen fidagarritasuna txikiagotzen joanten dela iragarpenaren horizontea handitzen den heinean, eta hala, bere iragarpen ezberdinen eguneratzea jarraitzea gomendatu du.