Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 02/09/2010 13:07

Astelehenean hasiko da martxan Bidebusa herri barruko autobus zerbitzu berria Gernika-Lumon

   Gernikarrek Bidebusa herri barruko autobus zerbitzu berria erabiili ahal izango dute datorren astelehenetik aurrera. Zerbitzua doakoa izango da lehen urtean, Gernika-Lumoko Udaleko (Bizkaia) Ingurumen Sailaren helburua ahalik eta herritar gehienek erabiltzea delako. Datorren urtean tarifa merke bat ezartzea aztertuko dute, eta baita publizitate-espazioaren bidez finantziazioa lortzea ere, Excursiones Urbano enpresari zerbitzuaren ordainetan ordaindu beharrekoa biltzeko.

   Hala ere, Bidebusa Ingurumen Sailak eskuratu zuen eta, Udalarena denez, zerbitzu hori herritarrei askoz merkeago egingo zaiela adierazi du aurkezpenean Aloña Arronategi Ingurumen zinegotziak. Guztira, 182.000 euro kostatu da Bidebusa, eta hortik %75 IHOBEren diru-laguntzekin finantzatu da.

   Bidebusa gaur aurkeztu dute Gernika-Lumoko Udaleko ordezkariek. Jendearen ikusminaren aurrean, autobus berriari buruzko azalpenak eman ditu Aloña Arronategi Ingurumen zinegotziak. Jose Mari Gorroño alkatea eta Jesus Mari Alberdi Zerbitzu Saileko zinegotzia ere bertan egon dira.

   Horrela, astelehenetik ostiralera zortzi ordu ibiliko da, eta larunbat goizetan hiru orduz. Herritarren proposamenak aintzat hartuta zehaztu dute ibilbidea enpresak eta Ingurumen Sailak (uda hasieran herritarren esku egon ziren planoak eta orriak Kultur Etxean, herritarrek iradokizunak egin ahal izateko).

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.