Ate irekien jardunaldia izango da igandean Algortako (Getxo) "GauEgun" Gaztelekuan

Actualizado: miércoles, 23 febrero 2011 12:53

BILBO, 23 Feb. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia), Gazteria Sailaren bitartez, ate irekien jardunaldia antolatu du iganderako Algortako "GauEgun" Gaztelekuan, gurasoek eta interesatuta daudenek beren seme-alabek aisialdi tarteak ematen dituzteneko ekipamendua ezagutu dezaten. Erabiltzaileen gaineko informaziorik ez da emango (beren intimitatea bermatuta geratuko da), ekipamenduari buruzkoa baizik.

Ate irekien jardunaldia bi txandatan egingo da 17:15etik 19:30etara. Lehenengoa 17:15ean hasiko da 15 minutuko aurkezpen labur batekin Gaztelekuko erabilera anitzetarako aretoan. Bileran dinamizatzaile taldea aurkeztu eta funtzionamendu arauak azalduko dituzte eta baita zalantza eta galderei erantzun ere.

Ondoren, lokala bisitatu ahal izango da (18:15 arte). Bigarren txanda 18:30etan hasi eta 19:30etan amaituko da, dinamika berdinarekin. Informazio gehiago 944 660 356 telefono zenbakian lor daiteke.