Atea Teatroren "Ekoetikopatetikobikoa" lanak irabazi du Donostiako Poltsiko Antzerkia programa

Actualizado: lunes, 9 febrero 2015 17:55
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 9 (EUROPA PRESS)

   Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko sorturiko Poltsiko Antzerkia programa badu irabazlea, jasotako proiektuen artean, epaimahaiak Atea Teatro taldearen "Ekoetikopatetikobikoa" aukeratu baitu.

   Programaren arduradunek jakinarazi dutenez, komedia honetan bi aktore izango dira protagonista nagusiak: Anabel Arraiza eta Jabier Rodil. Antzezlanaren gidoia eta zuzendaritza Alex Telloren esku geratuko da.

   Lanaren sinopsiari dagokionez, Biki eta Viktor pisukideak dira eta bion arteko elkarbizitza tirabiran pasatzen dute. Victor etxebizitzaren jabea da eta lanik egiten ez duenez Bikik ordaintzen dion errentarekin eguneroko gastuei ozta ozta aurre egiten die. Alokairu kontratuaren berritzearekin batera hasiko da eztabaida eta saltsa.

   Proiektuak 4.000 euroko diru laguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Maiatzean zehar, Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan, Donostiako lau tabernatan ezagutzera emango da lehen aldiz.

   Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu diete. Aurkeztutako proiektuek maila altua erakutsi dutela eta aukeraketa zaila izan dela nabarmendu dute.