Athleticek 23 urtetik beherako jokalarientzako Premier League International Cup lehiaketa jokatuko du

Publicado 2018/07/16 13:12:45CET

BILBO, 16 Jul. (EUROPA PRESS) -

Athletic Club taldeak aurten ere parte hartuko du Premier League International Cup deritzon nazioarteko lehiaketan. Txapelketa Ingalaterran jokatuko da eta 23 urtetik beherako jokalarientzat da.

Talde zurigorriak astelehen honetan jakinarazi duenez, C multzoa egokitu zaio, Norwich City eta Tottenham Hotspur talde ingelesekin eta Wolfsburg talde alemanarekin batera.

Bilboko taldeak aurreko denboraldian ere jokatu zuen Premier League International Cup, eta lehen fasean kanporatu zuten. Athletic hirugarren sailkatu zen D multzoan, Manchester United eta Swansea City ingelesen atzetik eta Celtic Glasgow eskoziarren aurretik. Talde zurigorriak partida bat irabazi zuen (Swansea), eta bi galdu (United eta Celtic).