Atxilotu bat Durangon neska bati boteila hautsi batekin aurpegian jotzeagatik

Actualizado: martes, 2 agosto 2011 13:03

BILBO, 2 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat, 35 urtetakoa, atxilotu zuen Ertzaintzak atzo, astelehenean, Durangon lesioen delitu bat egotzita, neska bati hautsita zegoen botila batekin aurpegian jotzeagatik, Ertzaintzak prentsa.ohar baten bidez adierazi duenaren arabera.

Biktima Galdakaoko ospitalera eraman zuten atzo goizaldean aurpegian zeuzkan zauriak zirela eta, sudurrean, ezpainetan eta betazaletan baitzeuzkan ebakiak.

Ustezko egilea, esku bateko hatz batean ebaki bat zeukana, lesioen delitu batengatik atxilotua eta justiziaren eskuetan jarria izan zen astelehenean bertan.