Atxilotu bat Markinan (Bizkaia) eztabaidatu ostean pertsona bati ohol batekin emateagatik

Actualizado: lunes, 18 julio 2011 15:32

BILBAO, 18 Jul. (EUROPA PRESS) -

25 urtetako gizon gazte bat atxilotu zuten atzo Markinan beste gizonezko bati ohol batekin jotzeagatik, Ertzaintzak esandakoaren arabera. Agenteek buruan odoleztutako zauri bat zuela aurkitu zuten erasoa jasan zuena eta honek mutil gazteak ohol batekin jo zuela esan zien eta lurrean zegoen bitartean hainbat ostikada eman zizkiola.

Eztabaida bat izaten zuten biek eta, antza denez, atxilotuak buruan auri bat eragin zion hainbat kolpe eman omen zizkion. Osasuneko pertsonalak gertaera jazotako lekuan bertan artatu zuten zauritua eta ondoren Galdakaoko ospitalera eraman zuten azterketa sakonago bat egiteko.

Erasotzaileak, bere aldetik, gertaera jazotako lekuan aurkitzen ez zena, ordu batzuk geroago lokalizatua eta atxilotua eta justiziaren eskuetan jarria izan zen.