Atzerriko ikasleak euskara ikasten ari dira urtarriletik Zornotzako barnetegian

Zornotzako barnetegian dauden ikasle atzerritarrak
Foto: ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Actualizado: lunes, 24 febrero 2014 12:22

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai Fundazioak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker, joan den urtarriletik ikasle atzerritarrak Zornotzako (Bizkai) barnetegian ari dira euskara ikasten.

   Txile eta Argentinatik heldutako Pablo Andres Valdebenito, Estefania Garizoain eta Juan Manuel Yacominik osatu zuten urtarrileko taldea, eta otsaileko egonaldian Isidora Josefa Ramirez eta Patricia Stella daude Zornotzan, Etxepare Euskal Institututik jakinarazi dutenez.

   Neguko ikastaro hauek 20 egunekoak dira, eta ikasleek sei eskola ordu izaten dituzte egunero. Udako egonaldietan izango direnek 15 eguneko txandak egingo dituzte, egunean zazpi eskola ordu betez. Guztira 25 ikasle bidaliko ditu Etxepare Institutuak Zornotzako barnetegira 2014an; aipatutako neguko bost horiez gain, udan beste 20 (uztailan eta abuztuan). Udako egonaldietako ikasletako bat "Aurten euskara bai!" lehiaketaren irabazlea izango da.

   Hitzarmen honekin, euskal hizkuntza eta kulturaren ezagutza euskararen eremua baino haratago eraman nahi da, beste herri batzuek euskararen eta euskal kulturaren alderdirik esanguratsuenak ezagutu ditzaten.