Atzerriko sei ikaslek euskara ikasiko dute Zornotzako Barnetegian, Etxepare Institutuaren diru-laguntzei esker

Euskara ikasle atzerritarrak Zornotzako Barnetegian
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Actualizado: viernes, 11 enero 2013 14:38

BILBO, 11 Ene. (EUROPA PRESS) -

Etxepare Euskal Institutuak eskainitako diru-laguntzei esker, munduko txoko ezberdinetako sei ikasle Zornotzako Barnetegian izango dira euskara ikasten. Urte osoan Institutuak atzerriko unibertsitateetan dituen irakurleei esker, euren herrialdetan hizkuntza ikasteko aukera izan dute, eta hori dela eta, Euskal Herrira etortzea erabaki dute ikasitakoa praktikan jartzera.

Aldi honetan txandaka etorriko dira ikasleak. Urtarrilaren 7tik otsailaren 1era arte lehenengo taldea egongo da, eta horien artean Txileko bi ikasle eta Argentinako ikasle bat egongo dira. Otsailaren 4an beste hiru ikasle atzerritarrek ordezkatuko dituzte; Txile eta Argentinako ikasleak dira eta martxoaren 1era arte izango dira barnetegian.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, eguneroko klaseez gain, ekintza eta denborapasa ugari izango dituzte ikasleek, asteburuetako txangoak eta guzti. Ekintza hauek guztiak euren euskara hobetzera bideratuta daude.