Atzerriko unibertsitate eta goi mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaroa eskainiko du EHUk

Actualizado: martes, 15 abril 2014 13:43
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren bidez, eta Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, atzerriko unibertsitateetan eta goi mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaroa eskainiko du.

   Euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea du xede ikastaroak, eta irakurleek lekuan bertan dituzten berariazko premiak kontuan izanik diseinatu da, bere arduradunek jakinarazi dutenez.

   Lanerako estrategia eraginkorra proposatu nahi du ikastaroak euskara atzerriko hizkuntza gisa ezagutu eta eskuratzearen inguruan, bai eta euskararen berezitasunak eta espezifikotasuna testuinguru elebakarretan edota eleanitzetan.

   Halaber, alderdi soziokulturaletan eta balioetan sakontzea bilatzen du, euskara bitarteko hartuta, eta atzerritarrei euskara irakasteko eta horiek euskara ikasteko prozesuetako trebetasunak eta gaitasunak optimizatzea, IKTak eraginkortasunez erabiltzearen bidez.

   Ikastaroaren arduradunek aurrerago emango dituzte ikastaroko programaren xehetasunen eta izena emateko jarraibideen berri.