Atzerritarrei zuzenduriko euskarari buruzko informazio-saio bat izango da larunbatean Getxon (Bizkaia)

Actualizado: martes, 12 abril 2011 14:41

BILBO, 12 Abr. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) euskarari buruzko informazio-saio bat antolatu du udalerrian bizi diren atzerritarrei zuzenduta, euskararen eta gaztelaniaren arteko bizikidetza azaltzeko helburuarekin. Euskararen eta hezkuntza-ereduen inguruko informazio praktikoa eskaintzeaz eta zalantzak argitzeaz gain, Korrikaren nondik norakoak ere azalduko dituzte saioan.

Izan ere, larunbatean, 10:10 aldera, Korrika udalerrian sartuko da "Manchonero, Beira-putxegilea" biribilgunetik, eta 11:20an aterako da Zubietako biribilgunetik. Guztira 14 kilometro egingo ditu Korrikak Getxon, Romotik, Algorta eta Andra Marirantz abiatuz, eta lekukoa 20 bat talde, elkarte, enpresa edo kolektiboren artean eramango dute.

Udalerrian bizi diren atzerritarrei zuzenduriko informazio-saioa larunbat arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Chichos Bar izenekoan, Algortan, Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.