Aukeran dantza taldeak "Geltokia" taularatuko du Bilboko Arriagan

Aukera dantza taldearen
Foto: ARRIAGA ANTZOKIA/AUKERAN
Actualizado: viernes, 30 enero 2015 11:42
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Aukeran dantza konpainia Bilboko Arriaga antzokian izango da igandean, otsailaren 1ean, "Geltokia" bere azken ikuskizuna aurkezteko, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, antzoki bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez.

   Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoak sortutako eta zuzendutako konpainia donostiarraren proposamen eszeniko berria da "Geltokia", aurreko sorkuntza lanen ildo estilistikoari eusten dion ikuskizuna, "dantza eta musika tradizionalaren erritmoa eta arauak apurtzeari, aldatzeari, moteltzeari edo desegituratzeari dagokienez".

   "Izan ere, dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mestizajea da konpainiaren lan koreografikoa definitzen duena. Beti mugitzen eta hizkuntza freskoaren eta egungoaren bila ari den konpainia", azaldu dute.

   Enrique Santiago "Geltokia" lanaren eszena zuzendaria da. Lan "indartsu" honetan, Edu Muruamendiarazen koreografiek "bizia eta mugimendua ematen diete" gidoia egin duen Miren Agur Meabe idazlearen "testu sakon eta iradokitzaileei". Horrez gain, erritmoa are eta gehiago indartzeko, ikuskizunak Xabier Zeberioren jatorrizko musika du.

   Lanak lehen mailako talde artistikoa du, eta dantzari taldea ere ez da makala, ikus-entzuleak "harrituta utziko dituzten gazte moldakor bikainek" osatzen dutelako: Amaia Basilio, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ione Iriarte, Axier Iriarte, Ekain Kazabon, Uxue Urruzola eta Itziar Uzkudun.

   Horrela, Aukeran dantza konpainiak bere ikuskizunen bat Arriaga antzokian erakutsiko duen hirugarren aldia izango da. Lehenengoa 2010eko otsailean izan zen, "Gernika" taularatu zuenean, eta bigarrena hurrengo urtean, 2011ko ekainean, danta taldearen eta antzokiaren artean ekoiztutako "Burnia" lana estreinatu zenean.