Autoan 18 kilo marihuana zeraman gidari bat atxilotu dute Oiartzunen

Autoan aurkituriko marihuana
Foto: ERTZAINTZA
Actualizado: lunes, 17 febrero 2014 12:57

DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)

   Errepideko delituak ikertzeko Ertzaintzaren Gipuzkoako unitateak gizonezko bat atxilotu du goizalde honetan AP-8 autobidean, Oiartzunen, droga trafikoko delitu bategatik. Ibilgailuaren barruan 18 kilo inguru marihuana aurkitu dituzte ertzainek.

   Aipaturiko unitateko ertzainek AP-8 autobideko atsedenleku batean, Oiartzunen, aparkatuta zegoen Opel Zafira bateko gidaria identifikatu dute gauerdia jo eta gutxira. Ertzainek ibilgailua miatu dute, eta kartoizko hiru kutxa aurkitu dituzte maletategian; haien barruan marihuanaz betetako zortzi poltsa aluminioztatu zeuden. Atzemandako drogak 17,5 kilo zituen.

   Atxilotua, 30 urteko gizonezko bat, epailearen esku jarriko dute, beharrezko polizia eginbideak egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.