Urkullu, autogobernu proposamen "adostu" eta "politikoki, legalki eta juridikoki bideragarri" baten alde

Iñigo Urkullu
IREKIA
Actualizado: viernes, 9 febrero 2018 13:10

DONOSTIA, 9 (EUROPA PRESS)

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eskatu du "pentsamendu ideologiko ezberdinen artean adosturiko" eta "politiko, legal eta juridikoki bideragarria" den autogobernu proposamen baten "aurrera egiteko".

Urkulluk Donostian egin ditu adierazpenok, ostiral honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 2017-2020 aldirako Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoa aurkezteko ekitaldian.

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gogoratu du euskal autogobernuari buruzko "etorkizuneko ikuspegi ezberdinak" aurkeztu direla aste honetan Eusko Legebiltzarrean, eta azpimarratu du ez zaiola inori eskatu behar "bere ideiei uko egitea"

Zentzu horretan, "aurreiritzirik gabeko elkarrizketa demokratikoa" eskatu du, "euskal gizarte osoarentzat onuragarria izango den autogobernu baten aldeko akordioa lortzeko borondatearekin".

Halaber, "pentsamendu ideologiko ezberdinen artean adosturiko" eta "politiko, legal eta juridikoki bideragarria" den autogobernu proposamen baten "aurrera egiteko" eskatu du. Gainera, proposamenak "ibilbide instituzionala" izan behar duela esan du, "euskal autogobernuak merezi duelako".