Auzoz-Auzo musika klasikoko kontzertuen zikloa hasiko da astearte honetan, Bilbon

Auzoz-Auzo zikloa
BILBOKO UDALA
Publicado 2018/02/13 10:15:33CET

BILBO, 13 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilbao 700 Fundazioak Auzoz-Auzo musika klasikoko kontzertuen programa antolatu du aurten ere, martxoaren 1, 2, 3 eta 4an ospatuko den Musika-Música jaialdiaren atariko moduan. Horrela, hirugarren urtez jarraian, musika klasikoa Bilboko barruti guztietako auzoetara helduko da, astearte honetatik otsailaren 24ra bitartean.

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, Auzoz-Auzo zikloaren protagonistak 1914-1945 gerren arteko aldiko musikagileak izango dira dira, besteak beste, Rachmaninov, Prokofiev, Stravinsky, Sibelius edo Falla.

Zikloaren jardueren artean, kontzertuak, ipuin kontalariak zuzeneko musikarekin, umeentzako tailerrak eta kontzertu didaktikoak, familientzako kontzertuak, hitzaldiak eta bakarrizketak daude. Emanaldiak Kasilda Andrearen Parkeko pergolan, Deustuko Unibertsitatean, Bidebarrietako liburutegian edo Erruki Etxean izango dira, besteak beste. Kontzertuetarako sarrera doakoa eta librea da, eserleku guztiak bete arte.