Azkuna Zentroak egitaraua "nazioarteko bihurtu du"

Actualizado: miércoles, 4 mayo 2016 11:21

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Azkuna Zentroaren jarduerak "nazioarteko bihurtzeko" prozesua aurrera doa, Europa mailan duela bost urte baino gehiagotan bere aisialdiko eta kulturako programazioa interesa sortzea lortzen dituzten erronkei esker.

   Alde batetik, zentro bilbotarrak Smart Places entzunaldiak antolatzen dituen eskala handiko europar proiektuan parte hartu du, kultura garaikidean eta ikerketan erreferente diren zentroekin batera, eta hautatua izan da 2015eko urrian egindako Creative Europe 2014-2020 programar europearraren lankidetza kulturalaren deialdiaren bidez.

   Halaber, AZ Play bideojokoen nazioarteko jaialdiak Berlin Games Week azokan parte hartu du, astebeteko ekitaldia non ikuspegi ezberdinetatik bideojokoei zuzendutako hainbat ekintza batzen diren. Bi garrantsitzuenak QuoVadis eta A MAZE (Indie jokoei zuzendutakoa) dira.

   2014ko urtarriletik, Azkuna Zentroak bere europar partnerrekin lanean aritu da proiektua diseinatzeko eta aurkezteko eskala handiko lankidetza kultural kategorian europar finantzaketa bat lortuz. Ondorioz, proiektua irauten dituen datozen lau urteotan, Azkuna Zentroak 230.000 euro jasoko ditu, diru hornidura 2.000.000 euroko izanik.

   Horrela, Bilboko aisialdiko eta kulturako zentroa kultur zentroetako entzunaldien garapenari zuzendutako smARTplaces izeneko sare berri honetako 'partner' bihurtzen da. SmARTplaces-eko kideek, euren publikoak konpartitzeaz gain, teknologia berri eta erraminta digitalen bidez entzunaldi berriekin konektatuko dute ikus-entzutezko eduki egokituak sortuz, baterako ekintzak programatuz eta kultura, komunikazioa eta bitartekaritza gaien inguruko programen estrategiak martxan jarriz.

   Dortmunder U zentro kultural alemaniarra sare honetako buru da eta zazpi herrik eta bederatzi instituziok parte hartzen dute bertan: Dortmunder U (Lead Patner), ZKM, Karlsruhe (Alemania), Van Abbemuseum, Eindhoven (Herbehereak), WIELS, Brussel (Belgika), Musée de Picardie, Amiens (Frantzia), ETOPIA, Zaragoza  (Espainia), Birmingham, City University (Research Partner) (UK), University of Applied Sciences, Oulu (Technology Partner) (Finlandia) eta Azkuna Zentroa, Bilbo (Euskadi).

   Azkuna Zentroarentzat, SmARTplaces proiektuak europar sare kulturalean kokatzera laguntzen du. Hau errealitate bihurtuko da 2014-2020 aldian Europar Batasunarentzat lehentasuna duen Creative Europe programaren bidez. Programa honek helburu hauek ditu: europar kultura babestu eta sustatu, hizkuntz aniztasuna, lankidetza kulturala bultzatu, eta europar aberastasuna sustatu. Izan ere, ikus-entzutezko proiektuentzako eta kultura lankidetzako proiektuentzako hainbat finantzaketa modu daude Creative Europe programaren barne zabalik.

   Azkuna Zentroa sare honetan sartu da Europar Batasunerako lan egin duen Euskadiko ordezkaritzari esker, baita Euskadiko Antena Creative Europe-ari eta EIES, Europako Informazioaren Euskal Sarearen webguneari esker ere.

AZ PLAY BERLINEN

   Halaber, AZ Play Nazioarteko Bideojoko jaialdiak Berlin Games Week azokan parte hartzeak ere zentroa nazioarteko bihurtzea indartzen eta bere jarduera bultzatzen laguntzen du. Astebeteko topagunea da, non nabarmentzekoa da indie jokoei zuzenduta dagoen A MAZE jaialdia.

   AZ Playko aurreko edizioan, A MAZE (Berlin) indie jaialdiaren antolaketaren arduradunak Azkuna Zentrora hurbildu ziren eta lankidetza plan bat adostu zen jailadi bien egonaldi trukeak martxan jartzeko: AZ Play A MAZE-n eta A MAZE AZ Play-n.

   Lankidetza akordio honi esker, aurreko AZ Play jaialdietan parte hartu duten euskal enpresek, Berlinen izan den AZ Play standa bisitatu ahal izan dute euren lana erakusteko. A MAZE-n kokatu zen AZ Playko standa jende askoren interesa piztu du Azkuna Zentroaren lana eta AZ Play jaialdiarenganako apustua ezagutzeko.