Azkunak baldosa ekologikoekin oinezkoentzat egokitu den Bilboko Lutxana kalea inauguratu du

El Alacalde De Bilbao, Iñaki Azkuna, Procede A Inaugurar Oficialmente La Calle.
EUROPA PRESS
Actualizado: martes, 2 agosto 2011 16:04


BILBO, 2 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bilboko alkateak, Iñaki Azkunak, Bilboko Lutxana kalea inauguratu du astearte honetan 477,000 euro inbertitu ostean oinezkoentzako egokitze lanak egiteko, helburutzat kalearen izaera komertzial eta ostalaria berpiztea izan da. Gainera, kutsadurak sortzen duen karbono-dioxidoa xurgatzen duten baldosa bereziak erabili ditu Udalak lehen aldiz.

Inaugurazio ekitaldian, lehen zinegotziak ibilbide berria Bilboko kale nabarmenetako bat bilakatzea desiratzen duela esan du, "komertzio eta auzokideekin egindako akordioaren ostean, gero eta hobeto elkarbizi daitekeen lekua", gehitu du.

Modu honetan, 1.800 metro karratuko oinezkoentzako eremu bilakatu da, 150 luzeeran eta 12 zabaleran, eserleku eta erdigunea lorezaintzako elementuz apainduta, baita argidun puntu gehiago ere erabiltzaileei ziurtasun handiago bat bermatzeko.

Kalea oinezkoentzako egokitzeko asmotan, zoladura berezia erabili du Bilboko Udalak, karbono-dioxidoa xurgatzen duen zoladura, hain zuzen ere. Modu horretan, zoladura horren metro karratu bakoitzak airearen 5.000 metro kubiko garbituko ditu 12-15 urte bitartean.

Baldosen diseinua eta gogortasuna Bilboko ohiko baldosen berbera da, baina ezberdintasun bat dago bien artean, azken hauek GeoSilexa daukate eta horregatik xurgatzen du CO2a. Baldosak karbono-dioxidoarekin kontaktuan jartzean gogortu egiten dira pisu gehiago hartuz, bolumenik ez du aldatzen ordea.