AzPlay bideo jokoen lehiaketan 30 herrialdetako 158 jokok parte hartuko dute

Actualizado: miércoles, 14 octubre 2015 14:30

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

   AzPlay bideo joko independenteen nazioarteko lehiaketak "bere ediziorik nazioartekoena" ospatuko du aurten, bost kontinentetako 30 herrialdetako 158 jokok parte hartuko baitute azaroaren 27tik abenduaren 1era bitartean Bilboko Azkuna Zentroan egingo den lehiaketan.

   AzPlay Azkuna Zentroak antolatutako hóPlay bideo joko independenteen nazioarteko lehiaketaren marka berria da, eta Fun&Serious jaialdiaren atal independentea. Bi lehiaketak Bilbao Bizkaia Design Week astearen barnean kokatzen dira. Aurreko bost urteetan, lehiaketak 34.000 pertsoina jaso 150.000 euro sarietan banandu eta bost kontinenteetako 350 proiektu jaso ditu.

   Helburu nagusia bideo joko independenteen ekoizpenak aurkeztea eta bultzatzea da, originaltasuna, sormena, berrikuntza eta Azkuna Zentroaren balioak bereizgarri bezala izanik. Horrez gain, bideo jokoen tokiko enpresen alde jokatu nahi du, ehuna sorterazteko, ekitaldia nazioartekoa bihurtzeko asmoz, Game Fun&Serious jaialdiaren eskaintza osatzeko eta sektorean nabarmena irabazteko.

   Modu honetan, Azkuna Zentroak ondoz ondoko seigarren urtez antolatu du AzPlay lehiaketa. "Ekitaldia erreferentziako hitzordua bihurtu da eta Bilbon indie bideo jokoetako sektorearen proiektu berritzaile eta sortzaileenak izango ditu", adierazi dute antolatzaileek.

   Lehiaketara 158 joko aurkeztu dira, pasa den edizioan baino 47 gehiago. Haien artean 14 euskal joko daude, 65 Espainiakoak eta 79 beste herrialde batzuekoak, hala nola AEB, Alemania, Argentina, Australia, Austria, Belgika, Brasil, Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Errusia,  Finlandia, Frantzia, Grezia, Hego Korea, India, Irlanda, Kanada, Mexiko, Polonia, Senegal, Singapur, Suedia, Suitza, Taiwan, Txina, Herbehereak, Ukraina eta Zeelanda Berria.

   Banatuko diren sariak hauek dira: jatorrizko ideia hoberena; diseinu sortzaile hoberena; soinu musika hoberena; jolasteko erraztasun hoberena; eta euskal bideo joko hoberena. Epaimahaiak finalistak aukeratuko ditu urrian zehar eta haien izenak urriaren 31tik aurrera jakinaraziko ditu.

   Sortzaileen lana baloratuko duen epaimahaia munduko indie bideo jokoaren industriatik datozen pertsona famatu nabarmenek osatzen dute, komunikabide espezializatuekin eta mundu akademikoarekin batera. Edizio honetan, Oscar Barda Them Gameseko CEO eta Pariseko La Gaite Lyrique-ko aholkulariak, Juan Carlos Rodriguez faseextra.com-eko CEOak eta Daniel Parenten Bootstart-eko sortzaile eta Hydra Interactive-ren CEOak osatzen dute epaimahaia.

   Sail ofizialak azaroaren 26an erakutsiko ditu epaimahaiak aukeratutako bideo jokoak irekiak izango diren jardunaldietan. Horietan, profesionalek eta estudio desberdinen garapeneko prozesu sortzaileak ezagutu nahi duten zaleek parte hartu dezakete. Azaroaren 27an sariak banatzeko ekitaldia ospatuko da.

ERAKUSKETA GUNEA

   Bestalde, AzPlayko erakusketa guneak bideo joko independenteetako nazioarteko lehiaketan parte hartu duten lan finalistak erakutsiko ditu. Bideo joko guztiak dispositibo desberdinetan jartzen dira eta bisitari, profesional, ikasle eta zale guztien eskura jartzen dira. Erakusketa gunea Azkuna Zentroaren CACean kokatuko da azaroaren 25etik abenduaren 1era bitarteaan, eta sarrera doakoa izango da.

   Halaber, beste gune bat prestatu da, Euskadiko enpresa garatzaile guztiek eta bideo jokoen trebakuntza zentroak bere azken proiektuak erakusteko. Helburua da hemen sortutako produktuak lehiaketa bisitatzen duten komunikabideei eta profesionaleei erakustea, sinergiak sortzeko, enpresen ikuspena handitzeko eta negozioa egiteko.

   Gainera, azaroaren 23tik 27ra eta azaroaren 30tik abenduaren 4ra, bideo jokoen eta heziketaren inguruko hainbat lantegi antolatu dira BBK Mediatekaren programazioaren barruan. Ikastetxeetara, hezkuntza bereziko zentroetara eta lanbide heziketara orientatuta egongo dira eta Carlos González Tardónek emango ditu.