BAFTA sarietan hautagai izandako film laburrak, Guggenheim Bilbao Museoan

"Let's Go To The Movies" Saio Bat
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: viernes, 20 enero 2017 13:20

   BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Guggenheim Bilbao Museoak "Let's Go To The Movies" jardueraren saio bat eskainiko du urtarrilaren 25ean, eta 2016. urtean BAFTA Zinemaren Akademia Britainiarraren sarietan hautagai izandako film laburrak proiektatuko ditu, museoaren arduradunek iragarri dutenez.

   Museo bilbotarrak British Council erakundearekin lankidetzan antolatzen du "Let's Go To The Movies" ekimena, ingelesa "modu erlaxatuan" lantzeko asmoz. Hori dela eta, jatorrizko bertsioan -ingelesez- ematen dira bideoen, film laburren, animaziozko dokumentalen eta arte dokumentalen zatiak.

   Urtarrilaren 25eko saioan, joan den urteko BAFTA sarietan hautagai izan ziren film laburren aukeraketa bat ikusteko aukera izango du bertaratutako publikoak. Film labur horien artean "Elephant", "Mining Poems", "Odes" edo "Samuel-613" daude, besteak beste. Proiekzioen ondoren, British Council erakundeko irakasleek parte hartzaileen arteko elkarrizketa animatua gidatuko eta sustatuko dute.

   Ekimena museoaren Zero Espazio gunean izango da, arratsaldeko 18:30etik 19:45era. Sarrerak salgai daude museoaren txarteldegian: doakoak dira Museoaren Lagunentzat eta British Councileko ikasleentzat, eta publiko orokorrarentzat hiru euro balio dute.