Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak Mintzalagunan izena emateko bigarren epea urtarrilaren 31ra arte ireki du

Actualizado: domingo, 25 enero 2015 10:49

DONOSTIA, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskaraz mintzapraktika egiteko Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eskaintzen duen Mintzalaguna programan 2014-2015 ikasturtean izena emateko bigarren epea urtarrilaren 31ra arte zabaldu da.

Horrela, euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleek eta haiei laguntzeko prest dauden mintza laguntzaileek urtarrilaren 31ra arte izango dute Mintzalaguna ekimenean izena emateko aukera.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, ikasleek parte hartu ahal izateko, gutxienez, euskaltegiko seigarren urratsa izan behar dute; mintza laguntzaile izateko, berriz, nahikoa da euskaraz erraz egitea.

Informazio gehiago izateko eta izena emateko, mintzalaguna@bagera.eus helbide elektronikora jo behar da, edo, bestela, 943 46 71 81 telefono zenbakira deitu.