Baionako eta Bilboko presoen aldeko manifestazioetan parte hartzeko deia egin die ELAk afiliatuei

Actualizado: lunes, 4 enero 2016 10:48

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   ELAk afiliatuei dei egin die bere afiiliatuei Sare ETAko presoen eskubideen aldeko herritarren sareak eta Bagoaz ekimenak "presoen oinarrizko eskubideen errespetua" aldarrikatzeko Baionan eta Bilbon deitu dituzteen manifestazioetan parte hartzeko. Martxan datorren larunbatean izango ddiar, urtarrilaren 9an.

   Sindikatuaren iritziz, "onartezina da borroka armatua aldebakarreko erabakiz uztea erabaki eta lau urte luze igarota, Euskal Herriaren aurkako estatu ituna sostengatzen duten indar politikoek espetxe politika humanizatzeko eta demokratizatzeko urrats bat ere eman ez izana".

   Horregatik, ELA bat dator deialdiaren mezuarekin, hots, "beharrezko diren hari pertsonal, sozial eta politiko guztiak batu egin behar direla dispertsioaren eta euskal presoei zein hauen senideei ematen zaien tratu ankerraren harriak mugitzeko".