"Bakearen aldeko Musika" kontzertua izango da bihar Bilboko Euskalduna Jauregian

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izango da kontzertuan
EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
Actualizado: miércoles, 7 septiembre 2011 9:34

BILBO, 7 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Euskalduna Jauregiak "Bakearen aldeko Musika" izeneko kontzertua hartuko du bihar, irailaren 8an, Inma Shara zuzendariaren, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) eta Bilboko Abesbatzaren partaidetzarekin. Eusko Jaurlaritzak Bakearen eta Askatasunaren Kulturen Urtean izendatu du 2012a, eta urtean zehar egingo diren ekitaldien "atarikoa" izan nahi du kontzertuak.

Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Inma Sharak zuzenduta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Pucciniren "Preludio Sinfonikoa", Gurudiren "Hamar Euskal Melodia" eta Mozarten "Koroatzearen Meza" obrak interpretatuko ditu. Andeka Gorrotxategi tenoreak, Damian del Castillo baxuak, Marta Ubieta sopranoak eta Maite Maruri kontraltuak ere parte hartuko dute, Julio Gergelyk zuzenduko duen Bilboko Abesbatzarekin batera.

Kontzerturako sarrerak bi euroko salneurri bakarra dute, eta ohiko tokietan eros daitezke: txartel-leihatiletan (astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara), telefonoz (944 310 310), BBKren orotarako kutxatzainetan edo internet bidez (BBKren on line salmenta).

Eusko Jaurlaritzak Bakearen eta Askatasunaren Kulturen Nazioarteko Urtea izendatu du 2012a, Gernika eta beste euskal udalerri batzuren bonbardaketen urteurrenarekin bat etorriz.