Bake eta bizikidetzarako aukerez arituko dira Bilbon eta Madrilen

Actualizado: lunes, 24 noviembre 2014 16:56
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzak eta Cultura de Paz Fundazioak "Euskadiko etorkizun baketsuaren alde: hormak eraitsiz eta zubiak eraikiz" topaketa antolatu dute, Euskadiko gizartean bakearen eta giza eskubideen kultura bultzatzeko.

   Topaketa Bilboko EiTBren egoitzako Multibox aretoan egingo da asteazkenean, azaroaren 26an, eta Madrilgo Caixa-Forumen ostegunean, hilaren 27an. Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Federico Mayor Zaragoza Unescoko zuzendari ohi eta Cultura de Paz Fundazioko presidenteak zuzenduko dute.

   Bilboko eta Madrilgo saioek bi zati izango dituzte: ordezkari politikoentzako, bakearekin eta giza eskubideekin lotutako elkarteetako ordezkarientzako, hedabideentzako eta unibertsitate eta kulturaren arloko pertsonentzako lan saio itxia batetik, eta Euskadiko etorkizun baketsuari buruzko mahai ingurua bestetik.

   Lan saioetan, Eusko Jaurlaritzak onartu duen Bake eta Bizikidetza Plana aurkeztuko dute eta gatazkak izan dituzten gizarteetan pertsonak harremanetan jartzeko eta hautsitako harremanak berreskuratzeko erabili dituzten adiskidetze elementuak aztertuko dituzte.

   Hala, galdera batzuei erantzun ondoren, Euskadin bakearen eta giza eskubideen kultura bultzatzeko egun dauden aukerei buruz eztabaidatuko dute. Topaketan biltzen diren ideiak eta proposamenak jardunaldien amaierako testuan jasoko dituzte.

   Jonan Fernándezek eta Federico Mayor Zaragozak ez ezik, hurrengo hauek ere hartuko dute parte: Gloria Cuartas Montoya gizarte-langile eta giza eskubideen defendatzaile kolonbiarrak, Roberto Savio Ekonomiako doktore eta kazetariak, Mila Ramos Mujeres en Zona de Conflicto GGKEko presidenteak eta Ignacio Ramonet soziologo, semiologo eta geopolitikan adituak.