Bakioko I. BTT Martxa uztailaren 26an ospatuko da

Bakioko I.MTB martxa
Foto: BAKIOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 8 julio 2015 14:29

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Bakioko (Bizkai) I. BTT Martxa Zikloturista uztailaren 26an izango da, udalerriko eragile ekonomiko eta sozial eta partaide guztien elkartasuna eta laguntza lortzeko asmoz, koroidermiak ukitutakoen elkartearen alde. Hortaz, ekimena ez da lehiakorra izango, eta aisialdiaz edo kirolaz gaindiko edukia eman nahi izan zaio, Bakioko Udalak adierazi duenez.

   Abiapuntua eta helmuga Bakioko Bentako plazan egongo da, zirkuituak 40 kilometroko errepide eta pista ibilbide mistoa eta 1.100 metroko desnibel positiboa dauka, apur bat gogorra izan arren, partaide gehienentzat egingarria izan dadin.

   Martxan izena emateko Caixa-ren ES12 2100 4952 1621 0013 4590 kontuan hamar euro sartu beharko dira edo transferentzia bat egin, betiere parte hartzailearen izen-abizenak jarriz.

   Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilbidean parte hartu ez baina elkarteari laguntza ekonomikoa eman nahi dioten pertsonek euren dortsala erosi ahal izango dute modu sinbolikoan (zero zenbakiduna), parte hartzaileek bezala transferentzia eginez baina honen kontzeptuan "Zero Dortsala" adieraziz.

   Diru-sarrera edo transferentzia egin dela justifikatzen duen ordainagiriarekin, NANren fotokopia batekin edo Txirrindularitza Federazioaren Txartelarekin, Bakioko turismo bulegora derrigorrez joan beharko da dortsala hartzeko.