Bakioko eta Lemoizko udalek hitzarmena sinatu dute udal kiroldegietako instalazioak erabiltzeko

Publicado: martes, 27 junio 2017 17:31

BILBO, 27 Jun. (EUROPA PRESS) -

Bakioko eta Lemoizko udalek lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute, bi udalerrietako biztanleek udal kiroldegietako instalazioak erabiltzeko aukera izan dezaten. Hitzarmenaren xedea da indarrak batzea, bi udalerrietako biztanleek kirol zerbitzu eta instalazioen eskaintza zabalagoa izan dezaten, Bakioko Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Horrela, hitzarmenari esker, Bakioko Udalak bakiotarrentzat indarrean dauden tasa eta prezio publiko berberak aplikatuko dizkie lemoiztarrei, Bakioko Udal Kiroldegiko instalazioetara eta bertan antolatutako jardueretara sartzeko.

Horren trukean, Bakion erroldatutako pertsonak Lemoizko Udalak dituen kirol instalazio eta zerbitzuetara sartu ahalko dira udalerri horretako erroldatutakoek dituzten baldintza berberetan.