Bandera gorria Bizkaiko Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil eta Bakio hondartzetan, baita Gipuzkoako Sagüesen ere

Hondartza Urdaibai (Bizkaia)
Europa Press
Publicado 2018/08/10 12:36:18CET

DONOSTIA, 10 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko hiru hondartzetan bandera gorria dago gaur, Gurutze Gorriak jakitera eman duenez. Horrenbestez, bainua debekatuta dago Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil eta Bakio hondartzetan. Bestalde, bainu librea adierazten duen bandera berdea daukate Las Arenas, Ereaga, Arrigunaga, Muriola, Gorliz, Armintza, Aritzatxu, Ea, Isuntza eta Arrigorri. Gainerako hondartzetan, bandera horia dagoenez, arduraz bainatzeko gomendatu dute. Itsasbehera 10.15ean izan da, eta itsasgora, berriz, 16.35 aldera izango da.

Gipuzkoako hondartzei dagokienez, bandera gorria dago Donostian, Zurriolako Sagües zonaldean. Bestalde, bandera horiak jarri dituzte Zurriolako Kursaal aldean, Orion, Zarautzen, Itzurunen eta Gaztetapen. Beste hondartzetan bandera berdea ipini da; beraz, bainu librea. Gipuzkoako Gurutze Gorriak dioenez, itsasgora 16.43tan izango da eta itsasbehera 22:55tan. Uraren temperatura 23ºC-koa da eta afluentzia txikia dago kostaldean.

Contador