Banku batean lapurtu duen gizon bat atxilotu dute Gasteizen

Actualizado: martes, 16 diciembre 2014 18:06

GASTEIZ, 16 Dic. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 52 urteko gizonezko bat atxilotu dute astearte honetan Gasteizen, indarkeria erabiliz banku batean lapurreta egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Goizeko 11:00ak aldera, gizonezko bat Gasteizko banku sukurtsal batean sartu da, bertako langileak mehatxatu ditu, arma bat zuela esanez, eta dirua eskatu die.

Ertzaintzari gertakarien berri eman diote, eta inguruan zebilen herritarren segurtasunerako patruila bat lekura joan da eta atrakatzailea atxilotu du. Ertzainek egiaztatu dute atxilotuak ez zuela armarik, eta ertzain etxera eraman dute, beharrezko izapideak egiteko.