Barakaldoko 22 urteko emakume bat hil da Sestaon trafiko istripu batean

Actualizado: viernes, 24 junio 2011 19:01

BILBO, 24 Jun. (EUROPA ESPRESS) -

Gaur goizaldean hil da 22 urteko emakumea Sestaoko BI-644 errepidean gertatu den istripuan, kopilotu bezala zihoan eta 2.30ak aldera galtzadatik irten da autoa udaleko poliziak azaldu duenaren arabera.

Istripu bereko gidaria zauriturik suertatu da, 27 urtekoa eta Sestaoko biztanlea hau ere, Gurutzetako Ospitalera eraman dute eta goizeko 9.00 alta eman diotela.Ondoren atxilotua izan da, positibo eman baitu alkoholaren frogan.

Lehenengo hipotesien arabera, istripua Opel Vectra autoa "eskuinaldera gehiegi eskoratu eta eskuin-aurrealdeko gurpilarekin zintarria jo ondoren gurpilak eztanda egitean" gertatu da, udaleko poliziak argitu duen bezala.

Momentu horretan, antza denez, autoaren kontrola galdu du gidariak eta ondorioz espaloira igo eta eskuinaldearekin horma jo.

ZIURTASUNEKO GERRIKORIK GABE

Istripua gertatu den tokira joan diren poliziek, emakumea zirutasuneko gerrikoa jarri gabe zihoala azpimarratu dute. Gidariari alkohol eta estupefazienten frogak egin zaizkio eta positiboa izan da emaitza bietan, beraz atxilotu egin dute zuhurtziagabeko eta trafiko-ziurtasunaren aurkako delituengatik.

Gidaria polizia lokalarekin aurkitzen da ikerketa bukatzeari itxaroten, eta hura bukatzean ahalmen judizialaren menpe jarriko dute.

Bi anbulantzi, epaile bat eta errepidearen mantenimenduko pertsonala hurbildu ziren istripua jazo zen lekura. 4.30etan berriz zabaldu zen errepidea.