Barakaldoko Gazte Bulegoa eta Giltzarri gazte plataformek web orri berria dute, zerbitzuak gazteei hurbiltzeko

Actualizado: miércoles, 18 enero 2017 14:07

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Barakaldoko Gazte Bulegoa eta Giltzarri gazteei zuzenduriko zerbitzuek web orri berria dute, zerbitzuok gazteei hurbiltzeko asmoz. Plataformek 8.600 erabiltze inguru dituzte eta orain arte ez zuten zerbitzu hori, baina aurrerantzean, Barakaldoko Udaleko Gazteria arloak bultzatutako jarduerak egunero azaltzeko baliatu ahal izango dute.

Web orri berriak asteazken honetatik bisita daitezke www.giltzarri.info eta www.gaztebulegoa.net helbideetan. Gainera, www.barakaldo.org udal webgunean estekak jarriko dira "Gazteak" atalean, Barakaldoko Udalak jakinartazi duenez.

"Neska-mutilek gero eta gehiago erabiltzen dituzte mugikorrak eta tabletak, horregatik, gazteengandik eta beraien ohituretatik hurbilago egoteko bide ematen digun formatu bat sortzea erabaki dugu", Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Drogamendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotziak azaldu duenez.

Horrela, zerbitzu bakoitzerako web orri pertsonalizatua sortzea erabaki zutela azaldu du, "eskaintzen dutena bereizita eta mugikorretara eta tabletetara egokitua, edozein unetan erabiltzeko aukera izan dezaten".

Gazte Bulegoak 6.700 kontsulta inguru jasotzen ditu urtero San Juan kalean duen bulegoan (5.500 kontsulta aurrez aurrekoak izaten dira), eta 1.500 gaztek parte hartzen dute antolatzen dituen ikastaro eta jardueretan. Giltzarri zerbitzuak, ostera, 400 erabiltze inguru ditu urtero.

"Neska-mutilen aldarrikapen historikoa dugu hau, baina ez da kontuan hartu izan gu Alkatetzara heldu arte. Horrez gain, bi zerbitzuotako parte hartzaileek edukiak igotzeko aukera ere izango dute", zinegotziak adierazi duenez.