Barakaldoko II. Mintzodromoak 175 bat lagun bilduko ditu ostegunean

Actualizado: martes, 9 junio 2015 13:50

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Barakaldoko (Bizkai) II. Mintzodromoa egingo da ostegunean, ekainaren 11n. Goizeko saioa 10:00etan hasiko da 105 lagun inguru bilduko dira Anaien parkean, "euskara lotsarik gabe praktikatzeko", eta arratsaldekoan, 18:30ean, beste 70 bat partaide izango dira.

   AEKren iturriek jakinarazi dutenez, eguraldi txarra egiten badu CISeko kafetegian egingo dira bi saioak. Ordu eta erdiz, hiru gairi buruz berba egingo dute parte hartzaileek: sakelako telefonoak, kirola eta herriko jaiak.

   Jarduera honen helburu nagusia Barakaldon euskararen erabilera sustatzea da, eta herriko euskaldunek elkar ezagutzea. Asmo horrekin antolatu dute Mintzodromoa AEK-k, Udal Euskaltegiak, Hizkuntza Eskolak eta Barakaldoko Udaleko euskara teknikaritzak.