Barakaldoko PSEk Desertu-Lasesarreko pasarelaren igogailua "hondaturik hilabete osoa" daramala salatu du

Ascensor averiado en Desierto-Urban
PSE
Publicado: jueves, 15 marzo 2018 13:34

BILBO, 15 Mar. (EUROPA PRESS) -

Barakaldoko PSEk Desertu-Lasesarre pasarelaren igogailua "hondaturik daramala hilabete oso bat" salatu du eta "azalpenak" eskatuko ditu hurrengo udalbatzarrean, EAJko udal gobernuak "ez dielako erantzun" haien idatzizkoei.

Carlos Fernández zinegotzi sozialistak gogoratu duenez, "sei hilabete baino ez dira pasatu Desertu eta Lasesarre auzoak trenbideen gainetik lotzen dituen pasarela zabaldu zenetik" eta "auzokoek, lehenengo momentutik, azpiegitura honek sufritzen dituen hondamenak jasan dituzte".

Fernándezek esan duenez, "igogailuaren etengabeko hondamenak dira arazo handienak". Horrela, bere hitzetan, herritarrek beraiek Barakaldoko PSEri jakinarazi diotenez, "igogailua hilabete osoa darama hondaturik". "Haserre handia dago auzokoen artean gai honengatik. Ulertezina da hain berria den igogailua denbora gehiago egotea geldirik ibiltzen baino", kritikatu du.

Zinegotzi sozialistak "mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonek edo ume-kotxeak erabiltzen dituenek eskaileretatik igo eta jaitsi edo alboko aldapa luzea erabili behar dutela, ibilbide askoz handiagoa egitera behartuz" azpimarratu du. Gainera, esan duenez, "azken hondamena eurite handiko egunekin bat etorri da, arazoa handituz".

Fernándezek "PSE-EEk pasarelaren igogailuaren hondamenak jakinarazten dituen bigarren aldia" dela azaldu du. Lehenengoa urtarrilaren 24an eta bigarrena martxoaren 2an izan zen, "igogailua hamar egun inguru hondaturik zegoenean", zehaztu du, Amaia del Campok zuzendutako udal gobernuak "ez die konponbide azkarra eskatzen dituzten sozialisten idatzizkoei erantzun, ezta arazoa konpondu ere" salatzeko.

"Informaziorik ezaren aurrean", PSE-EEk alkatesari datorren udalbatzarrean eskatuko dizkio azalpenak galdera batzuren bitartez. "Desertuko auzokideek zer gertatzen ari den jakitea merezi dute, duela aste batzutatik ikusten duten bakarra 'igogailua konpontzen' esaten duen karteladelako, baina ez dago hor inor lan egiten", azaldu du Fernándezek.

Gainera, Fernándezek "pasarelan dauden arazoak igogailutik harago" doazela salatu du, "putzu handiak, lotu gabeko baldosa ugari, euri-ura biltzeko kapazak ez diren isurbideak eta bukatu gabeko erremateak" daudelako. "Gaur egun, zuzendu beharreko hutsune pila bat dago", kritikatu du.