Barakaldoko San Vicente parkeak 46 postuz osaturiko Nekazal Azoka bati egingo dio harrera igande honetan

Actualizado: sábado, 16 julio 2011 14:00

BILBO, 16 Jul. (EUROPA PRESS) -

San Vicente parkeak Nekazal azoka bati egingo dio harrera datorren igandean, 46 postuk hartuko dute parte bertan eta goizeko hamarretatik aurrera "baserritar eta artisauek egindako mota guztietako euskal produktuak aurkitu ahal izango dira", Udalak adierazi duenaren arabera.

Postu gehienek ogia, euskal pastela eta beste hainbeste gozoki erosteko eta dastatzeko aukera egongo da, nahiz eta ahuntz-gazta, barazkiak, eztia, antxoak eta Urdaibaiko atuna, txakolina, patea, sagardoa eta landareak ere egongo diren. Bi txosna eta tradiziozko euskal musikak animatuko dute azoka.

Postuen artean Euskadiko Euskal Pastelaren irabazlea, Arantza Meabe, eta artisautzan hirugarren saria lortu zuen artisau bat, Enrique Gastaka, egongo dira.