Barakaldoko Txistularien Bandak Ravelen "Bolero" famatuaren bertsio berri bat interpretatuko du Bilbon

Actualizado: miércoles, 12 enero 2011 11:36

BILBO, 12 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udal Txistularien Bandako kontzertu zikloa abian jarri da urte berriarekin eta proposamen interesgarriekin. Oraingoan, Maurice Ravelen "Bolero" ezaguna euskal musika tradizionaleko musika-tresna hauekin interpretatuz nola entzuten den erakutsiko du Barakaldoko Udal Txistularien Bandak, kontzertu saio honetan gonbidatuta. Hitzordua gaur arrastsaldean da, 20:00etan, doako sarrerarekin, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan.

Barakaldoko Udal Txistularien Baldak ibilbide luzea dauka, mende bat baino gehiago pasa baita bere sorreratik. Denborarekin, bere eraketa egituratzen joan da, 2007an finkatu zen arte, gaur egunekoa alegia: lehen txistua, bigarren txistua, silbotea eta atabala. Taldea, Fernando Aurrekoetxea (zuzendaria), Angel Carlos Rojo, Jaime Martinez eta Jorge Ignacio Perez musikariek osatzen dute. Gainera, biharko kontzertuan, Asier Sierra, Mikel Carbajo eta María Asuncion Valdes musikariek ere parte hartuko dute.

Emanaldi honetarako, Ravelen "Bolero"-arekin batera, euskal musika tradizionaleko musikari ospetsuak aukeratu ditu banda barakaldoarrak, besteak beste, Jesus Guridi ("Alborada en cuatro tiempos"), Pablo Sorozabal ("Dos danzas"), Tomas Garbizu ("Baztan") edo Rodrigo Alfredo de Santiago barakaldoarra ("Galindo" eta "Sonata nº6"). Programa, Charles Johnsonen "Dill pickles" obrarekin osatuko da.