Barakaldoko Udalak 880.000 euro inguru inbertituko ditu 14 ikastetxe eraberritzeko

Publicado: lunes, 26 junio 2017 14:22

BILBO, 26 Jun. (EUROPA PRESS) -

Barakaldoko Udalak 880.000 euro inguru inbertituko ditu aurtengo udan hiriko 14 ikastetxeren instalazioak hobetzeko, iaz baino bi aldiz gehiago. Lanak udan zehar egingo dira, ikaslerik ez dagoen aldia ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Barakaldoko Udal Gobernu Taldeak "kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzea" du helburuetako bat, eta horregatik, hiriko ikastetxeetan hobekuntza lanak egiten ditu urtero. 2015ean 310.000 euro erabili zituen eraberritze lanak egiteko, eta iaz 346.000 euro.

Aurten, berriz, 878.687,60 euroko inbertsioa egingo du Arteagabeitian, Bagatzan, Santa Teresa-Bagatzako eskolaurrean, El Pilarren, Gurutzetan, Beteluri-Gurutzetako eskolaurrean, Ibaiben, Juan Ramón Jimenezen, Larrean, Mukusuluban, Munoan, Zuhatzun, Bituritxan eta Musika Kontserbatorioan eraberritze lanak egiteko.