BILBO 25 May. (EUROPA PRESS) -
Barakaldoko (Bizkaia) El Carmen auzoan babes ofizialeko 85 etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasi du Eusko Jaurlaritzako Ertxebizitza Sailak. Azalera eskubidean emango diren etxebizitza horiek Euskadiko Etxebizitza eta Lurra S.A. (VISESA) sozietate publikoak sustatzen ditu, eta zozketa udazkenean egingo da. Barakaldo da espediente honetan interesa duen Udala.
Esleitu beharreko etxebizitza horietatik zenbait gordeko dira. Horrela, lau etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak izango dira; kupo honetan gurpil-aulkira mugatuta daudenak sartuko dira.
Halaber, 45 etxebizitza, izen-ematearen antzinatasuna lau urtetik gorakoa dutenentzat gordeko dira. Antzinatasun edo aldi hori honela zenbatuko da: Etxebiden izena emateko eskariaren datatik Agindu hau argitaratu den egunera arte.
Gainera, 27 etxebizitza, 25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat izanhgo dira. Seme-alaben adina ez da kontuan hartuko. Azkenik, bederatzi etxebizitza gordeko dira gainerako eskatzaileentzat.
Eskatzaileek hainbat kupotan aldi berean parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, atal honetan finkatutako lehentasun-hurrenkera jarraituko da. Etxebiden izena emateko 2011ko azaroaren 30era arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak hartuko dira kontuan. Onartutakoen zerrendetan, besteak beste, onartutako eskaera bakoitzari orotara dagokion zenbaki kopurua agertuko da.
2010. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urria duten ezgaituak edo ezgaitu psikikoak izanez gero, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea. Etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du interesatutzat jotako edozein udalerritan, etxebizitzen esleipen-prozedurari hasiera ematen dion agindu hau argitaratzen den egunean.
Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, dagokion lurralde ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Posible izango da Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesa dutela adierazitako udalerriak zabaltzea.