Barrence Whitfield, Josele Santiago, Sex Museum edo Lobo Electrico igaroko dira irailean Bilboko Kafe Antzokitik

Actualizado: miércoles, 14 septiembre 2011 16:50

BILBO, 14 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Kafe Antzokia betiko martxa berreskuratzen doa eta bihartik aurrera kontzertuen agendari ekingo dio berriz, besteak beste, Barrence Whitfield, Josele Santiago, Sex Museum, Capsula edo Lobo Electrico bezalako taldeen emanaldiak eskainiz, aretoko arduradunek jakinarazi dutenez.

Hasteko, Barrence Whitfield & The Savages ariko dira bihar, irailaren 15ean. Barrence Whitfield ahots handiko soul abeslaria da, Little Richard, Wilson Pickett eta Solomon Burke-ren erara abesten duena.The Savages taldearekin 1984an hasi zen eta berriki Petti musikari berarrarekin aritu izan da elkarlanean.

Biharamunean, irailaren 16an, Josele Santiago izango da Bilbon, "Lecciones de Vértigo" disko berria aurkezten. Los Enemigos taldeko burua izandakoak berriz gitarra elektrikoa hartu eta rock gordin klasikoko doinuak jorratu ditu. Oraingoan Pablo Novoa eta Ricardo Moreno izango ditu alboan.

Irailaren 17an Micah P. Hinson ariko da The Pioneer Saboteurs taldearekin, Pixies taldearen "Trompe Le Monde" diskoko abestien bertsioak egiten. Uztailean izandako auto istripuaren ondorioz bertan behera gelditu zen Kafe Antzokian eskaini behar zuten kontzertua.

Hurrengo astean Sex Museum eta Capsula taldeak izango dira, irailaren 23an hain zuzen. Madrildarrak "Again & Again" disko berria aurkezten izango dira, garai bateko sonoridade klasikoan oinarritzen da lan berria. Bestalde, bilbotar-argentinar hirukotea Aste Nagusian izan zen Kafe Antzokian David Bowie-ren "Ziggy Stardust" bertsioneatzen, eta oraingoan bere berezko garage punk doinuak izango da, "In the Land of Silver Souls" disko berria aurkezten.

Biharamunean, irailaren 24an, Porco Bravo eta Lobo Electrico taldeak ariko dira, lehenengoak Barakaldotik, "Grooo!!!" disko berria aurkezten, eta bigarrena tolosarrak, "Artefactos Magicos" lan berriarekin, rock indartsu eta basatia egiten.

Hilabetea bukatzeko JC Brooks & The Uptown Sound eta Ugly Beats izango dira irailaren 29an. Lehenengoa Chicagoko taldea da, soul doinuak jorratzen. Abesti beroak, soul eta r&b estiloen indarra ezin hobeto transmititzen dutenak egiten dituzte. Bestetik, Austin hiriko (Texas, AEB) Ugly Beats taldea arituko da. Rock'n'rolla guztiz barneratuta dute, garai bateko garage doinuak eta 1960ko hamarkadako rock ukitua nabarmena da beren abestietan.

Bestalde, Gabriel Aresti euskaltegiko hitzorduak izango dira irailean ere, gai baten inguruko hitzaldi irekiak euskara ikasleentzat eta publiko orokorrarentzat. Irailean Jabier Lauzurika, Anje Duhalde, J.C. Etxegoien "Xamar" eta Josu Zabala izango dira hizlari. Halaber, "Zuzen-zuzenean" zuzeneko musika egitarauaren aurkezpena izango da irailaren 28an, Xabi eta Petti bikotearen zuzeneko emanaldi akustikoarekin.