Basauriko Edesak martxoan ekingo dio termoen ekoizpenari

Edesa, Basaurin
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 17 febrero 2015 12:20
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

   Fagor CNA Group taldeak termoen ekoizpenerako Basauriko (Bizkai) Edesa fabrikaren irekiera aurreikusi du 2015-2016 aldirako plan estrategikoaren baitan, eta horrela, fabrika jada martxan dago eta martxoan ekoizpenari ekin ahal izateko lanean ari dira.

   Egun, langile talde bat ari da lanean makinen mantenuan, bai eta Erosketako Kalitateko eta Zerbitzu Orokorreko departamenduetan ere. Produktua ekoiztu ahal izateko beharrezkoak diren azpimultzoen muntaia gauzatzen ari da langile taldea. Langileak pixkana ari dira gehitzen eta, aurreikuspenen arabera, Basauriko fabrikak 40 langilerekin hasiko du ekoizpena.

   Fagor CNA Group taldeak jakinarazi duenez, bere hurrengo helburua Basauriko fabrika abiaraztea eta termoen ekoizpena indartzea da, baina, enpresak azaldu zuen modura, fabrika honetako ekoizpena behin behinekoa izango da, ondoren ekoizpen jarduera Fagorrek Gipuzkoan duen beste fabrika batera lekualdatuko baitu.

   Enpresako zuzendaritzak jakinarazi du maiatza aldera Fagorren gama altuagoko garbigailuen ekoizpenari ere ekingo diola Garagartzan, Arrasaten, eta honekin batera, hozkailuen produkzioa ere hasiko du. Horrek guztiak langile taldea handitzea ekarriko du, aurreikusitako kopuruen baitan.

   Jarduera honi ekinez, Fagor CNA Group Enpresa Planean aurreikusitako eta ezarritako helburuak betetzen ari da. Jorge Parladé taldeko Administrazio Kontseiluko presidentea pozik azaldu da zuzendaritza taldeak eta Fagor berria osatzen duten langile guztiek egindako lanagatik, eta konfiantza osoa du "merkatu berriekin indartuko den nazioartekotze planarekin batera, Fagor espainiar merkatuko marka liderra izaten jarraituko duela".